FORMAKUNTZAK
Jour de Fête Cie-k Hezkuntza Ministerioaren baimena errezibitzen du.
KARRIKAKO ANTZERKI ATELERIA
Konpainiak erregularki antolatzen ditu Baionako hirian karrikako antzerki ateleriak helduentzat. Kanpoko jokoaren plazerrak deskubritzeko parada eta bakoitzaren lana bertako publikoari aurkezteko.
PRAKTIKA
Jour de Fête konpainiak erregularki praktikak antolatzen ditu amatore eta profesionalentzat konpainiaren lanari lotutak.
2015. azken praktika « Harrigarria » gaia zuen eta espazio publikoan koruaren tekniketan bermatzen zen.
HAURRENDAKO ANTZERKI ATELERIA
Urtero Jour de Fête konpainiak animatzen du antzerki ateleri bat Baionako Largenté lehen mailako haurrentzat.
Urtearen amaieran « aktoregai » hauek ikusgarri bat aurkezten dute Baionan.
ANTZERKI HASTAPEN IKASTALDIAK
SEAPB ATURRI IBARRA BILETXEAREN PROIEKTUA
2016tik goiti Hego-Akitaniako Ezsena Nazionalaren partaidetzarekin konpainiak SEAPB Aturri Ibarra Biletxearen gazteekin esku hartzen du.
ST LEON AMA-ESKOLAKO PROIEKTUA
St Léon ama-eskolaren partaidetzarekin. Duela urte batzuk Jour de Fête konpainiak antzerki hastapen ikastaldiak proposatzen dituela ama-eskolako 2° eta 3° mailei.
IKUSKIZUN IBILBIDE » IRAKASKUNTZA
Urte osoan, konpainiaren artistek Paue eta Aturri lurraldeko Unibertsitatearen hamar ikasle laguntzen dituzte ikuskizun ezberdinak ikustera eta taularitza, eszenografia, antzerki idazkaritza edo aktoreen jokori beste ikuspundu bat eramatera.