logofete

AKTUALITATEA

                                                                                                              

Azken urtean 50. emanaldia ospatu ondotik Jour de Fête Kiak « NERE HAURTZAROAREN GANERRA » 13 emanaldi joko ditu aurten Iparraldean eta Biarnesan. (Datak eta lekuak AGENDA sailean. Ikus arte !

JOUR DE FÊTE KONPAINIAK GOMITATZEN ZAITUZTE « LE PROJET LARAMIE » SORKUNTZA BERRIAREN ESTREINALDIRA

 

Jour de Fête konpainiak gomitatzen zaituzte « Le projet Laramie » sorkuntza berriaren estreinaldira, Moisés Kaufmanek idatzita, Hendaiako Antzerkiaren Maiatza festibalaren kari.

 

Hurririk. 20.30etan. 12 urteetatik goiti.

Hitzordua Belcenian, B.Lizarazu kirol eremuaren ondoan.
Maiatzaren 17a homofobiaren eta transfobiaren aurkako borrokaren egun mundiala da.

 

 » 1998an, Laramin, Wyomingeko hiri ttipi batean, zeinen lema « Bizi eta utzi bizitzea» da, 21 urteko gazte bat, Matthew Shepard, bortitzki erahila zen, homofobo krima baten biktima izan zen. Egiazko istorio horrek oiartzu handia izan du Estatu Batuetan eta kontzientziak mugitu ditu, intolerantziaren kontrako sekulako protesta eraikiz. Antzerki talde batek eramandako inkesta baten ondotik, berrehun lekukotasunen zehar, tragedia horren egia pixkanaka agertzen da. »

 

Taularitza : Ludo Estebeteguy
Autorea : Moisés Kaufman
Ezsenografia / Jantziak : Francisco Dussourd
Antzezleak : Julie Cazalas, Anne de Broca, Francisco Dussourd, Maddalena Luzzi, Charlotte Maingé, Nicolas Marsan, Basile Meilleurat, Pauline Poignand, Frédéric Guerbert, Jordan Tisner.
Argiak : David Mossé
Taula kudeaketa : Oihan Delavigne
Koreografiak : Sandra Marty
Txalaparta formatzaile : Txomin Dhers
Eraikuntzak : Damien Eliçagaray / Kevin Josse
Grafismoa: Vincent Dupont / Francisco Dussourd
Argazkiak : Luc Médrinal
Bideoa : Myriam Milent
Ekoizpena eta hedapena : Alaia Berhonde

 

Koprodukzioak / Sustenguak : Euskal Hirigune Elkargoa / Hameka – Karrikako Arteen Fabrika / OARA – Akitania Berriko Artistiko Erakundea / Akitania Berria Lurraldeko Kontseilua / DRAC Nouvelle-Aquitaine / ADAMI / La maison Maria Casarés / Mourenxeko Udala / La Centrifugeuse – Paueko Unibertsitateko Zerbitzu Kulturala / Pirineo Atlantiko Kontseilu Nagusia / La Transverse / Le club des 6 – réseau des arts de la rue Bourgogne-Franche Comté / La Palène / Aquitaine Active / Hendaiako Udala

 

Eskerrak : Théâtre de l’Unité / CNAREP Lieux Publics / Cie Gratte Ciel / Générik Vapeur / Cie. Kilika / Les Bascos – Txalaparta

JOUR DE FETE KONPAINIA BASCOSEN LOKALEAN GOMITATZEN DIRA !

 

Bere hurrengo ikuskizuna « Laramie proiektua » estreinaldiaren kari Antzerkiaren Maiatzan, Homofobiaren aurkako Nazioarteko Eguna Maiatzak 17, Jour de Fête konpainiak Bascosekin elkartzen da ikuskizun hori sustengatzeko finantzamendu parte hartzailea aurkezteko.

 

Antzerki horrek kontatzen du nola Tectonic Theater Project konpainia joan zen Laramiera 1998n hango biztanleen lekukotasunak biltzeko Matthew Shepard homofobo hilketaren ondotik.

 

Beraz, hitzordua Txalapartan, 10 Jacques Laffitte karrikan, Apirilaren 5an 19.00etan, Jour de Fête konpainiaren presentzian.

 

Programan:

 

19.00 – 19.45 – Konpainiaren aurkezpena, antzerkiaren zatitxo batzuen irakurketa, antzerkiaren bideoaren proiekzioa

 

19.45 – Finantzamendu parte hartzailearen aurkezpena

 

20.00 – 22.00 – Aperitiboa !!

TANGO!

« LARAMIE PROIEKTUA » IKUSKIZUNARI BURUZ ARGITARATU IZAN DIREN PRENTSA ARTIKULUAK.

Egonaldi ateraldia ostiralean 18:00etan Centrifugeuse kulturgelan. Leku kopuru mugatua, lekuak atxikitu beharrezkoa da.

 

 

 

URTE BERRI ON

 

2018. orrialdea itzuli ondoan zorionak deseatzeko parada jin zaigu.

Aurten bereziki deseatzen dizkiegu paretei, kaleei, geltokiei, posta bulegoei, suhiltzaileen kasernei eta itzalei, hor gelditzen diren desagertuei ere bai.

Emazte hortaz oroitzen naiz Sébastien Livshitzen « Ikusezinak » dokumentalan. Esaten zuen: « Paretak oroimenez beteak dira, paretek gauzak hartu dituzte, horregatik hunkigarria da, paretek ikusi dute, gauzak entzun dituzte, haietaz oroitzen dira. Zerbait gertatzen baldin bada paretek ere esaten badigutelako, komunikazioa badago… Hitz egiten ahal dugu geltoki batekin, entzuten du, geltokiak entzuten du. Geltokiak nire aita ikusten du, geltokiak oraindik ikusten du… »

Erabakia da, aurten inoiz baino gehiago paretekin segituko dugu mintzatzen, hiriekin, haize eta gauarekin. Antzerkia leku guzietan egingo dugu : mendian, kale izkin batean, arbol baten pean edo zelaietan.

Eta ez gira bakarrik izango. Duela 20 urte Estatu Batuetan hil zuten Matthew, homosexual gazte horrekin ere izango gira. Bere istorioa kondatuko dizuegu.

John, Bobby, Jean-Louis, Piarres eta Emilienne ere hor izango dira.

Denak hor izango dira, paretek oraindik ikusten dituzte, paretek entzuten dituzte.

 

« Gauza bizigabeak, ba ote duzue beraz arima bat

Gure arimari lotzen dena eta maitatzeko indarra ?… »

 

Urte berri on.

Jour de Fête Konpainia

 

GURE HURRENGO PROIEKTUA AITZINA DOA!

« Laramie Proiektua » sorkuntza berriaren lehen irudiak – Egonaldia Hamekan, karrikako arteen fabrikan – Ikusgarriaren estreinaldia Maiatzak 17 Hendaian Antzerkiaren Maiatza festibalaren karietara.

 

«Zaila zait Laramie-z hitz egitea. Zer adierazten duen hiri horrek orain guretzat. Lehen hori galdegin bazenidaten erantzungo nizuen hiri txiki polit batean bizi ginela, komunitate zentzu sakon batekin nun denok jende guziak ezagutzen ditugun… Metropolio handiekin ezer ez ikustekorik … Baina orain, Matthew eta gero, errango nuke Laramie hiria lotua dela hilketa batekin. Waco bilakatu gara, Columbine bilakatu gara. Esanahi bat gara, sinbolo bat. Pentsatzen dut hortik desegiten ahalko garela …Baina seguraski denbora ainitz hartuko du.»

 

Argazki kreditua : Luc Médrinal

BERRIA !… BIDEA IKUSGARRIAREN AFITXA !

2018 Otsailak 27

 

Denbora gelditzen da.
Argazki baten hartzea, aintzina eta ondokoa markatzea balitz bezala litaike.
Argazki bat begiratzen dutalarik, aintzin eta ondotik zer gertatu den irudikatzen dut.
Banago : zeri pentsatzen zuten ?
Haien istorioen bila nabil.
Ene baitan « Ze gazteak ginen », diot.
Toki hortara joango nindaike, diot.
« Zein gaizki janzten nintzen », diot.
Eta menturaz, urte baten buruan, gauza bera pentsatuko duket.
Menturaz… garrantzitsuena, ez da argazkian ateratzea.
Menturaz… garrantzitsuena… aitzina eta ondokoa dira.

 

« Bidea » zatia / jatorrizko testua : Luis Alberto Rodríguez / itzulpena : Alaia Behonde eta Lore Goyetche.

 

Milesker Luc Médrinali argazkientzat, Vincent Dupont eta Fran Dussourd-i « Bidea » ikusgarriaren afitxarentzat.
Haren diseinuan parte hartu duten jende guztiei ere eskerrak : Manon Ride, Yannick eta pittikak, Lore Goyetche, Sébastien Desgrans, Charlotte Maingé, Ludo Estebeteguy eta Alaia Berhonde.

 

LEGEZKO OHARRAK

 

Ikusgarri hauek babesak errezibitu ditu :

 

HAMEKA – Karrikako arteen fabrika / Euskal kultur erakundea / Pirineo Atlantikoen Kontseilu Nagusia / Euskal Erakunde Publikoa / Donostia – San Sebastián 2016 Europako Hiri Nagusia / Eihartzea Kultur Etxea / La fabrique affamée

BERRIRO ITZULTZEN GIRA!

2018. urtarrilak 19

Aurten ere Biarnes Ihauteriaren taldekoak kausitzen ditugu haien kanpoko antzerki gutiziak gidatzeko.

 

Berriak : Hartzaren ihizia ibiltari formatuan eta Sèga taularitzaren gidatzea. Berriz elkartzeak : Carronha gaualdia eta San Pantzaren auzia. Eroen artean, oihu bezalako baten soinuan.

 

Beraz oihu egin dezagun, kanpoan, Paue zahar karriketan. Oihu egin dezagun elkarrekin gure paregabeko ahotsekin. Grotesko eta irrigarri zalaparta bat dena gainditua uzteko. Oihu egin dezagun gure kezkak, chèpicsak kentzeko.

 

Utzi ditzakegu egun batzuen denboran besta bat proposatzeko.

 

Ihauteria gu bezalakoa da…

 

02 01

 

LE GRENIER DE MON ENFANCE

2017 Abenduak 08

Eguberri bagatoz bere ezin baztertuzko hitzorduarekin…

 

« Le grenier de mon enfance » (Nire haurtzaroaren ganerra) itzultzen da eta biran izanen da abendu osoan !!

 

«…Urtero bezala, gabonak baino lehen, Sarah eta Nicolas anai-arrebek ganer huste batean parte hartzen dute. Haurtzaroko etxean aurkitutako gauzak ezartzen dituzte mahainaren gainean; urruneko oroitzapenak berpizteko parada…»

 

04