logofete

JOUR DE FETE KONPAINIA BASCOSEN LOKALEAN GOMITATZEN DIRA !

 

Bere hurrengo ikuskizuna « Laramie proiektua » estreinaldiaren kari Antzerkiaren Maiatzan, Homofobiaren aurkako Nazioarteko Eguna Maiatzak 17, Jour de Fête konpainiak Bascosekin elkartzen da ikuskizun hori sustengatzeko finantzamendu parte hartzailea aurkezteko.

 

Antzerki horrek kontatzen du nola Tectonic Theater Project konpainia joan zen Laramiera 1998n hango biztanleen lekukotasunak biltzeko Matthew Shepard homofobo hilketaren ondotik.

 

Beraz, hitzordua Txalapartan, 10 Jacques Laffitte karrikan, Apirilaren 5an 19.00etan, Jour de Fête konpainiaren presentzian.

 

Programan:

 

19.00 – 19.45 – Konpainiaren aurkezpena, antzerkiaren zatitxo batzuen irakurketa, antzerkiaren bideoaren proiekzioa

 

19.45 – Finantzamendu parte hartzailearen aurkezpena

 

20.00 – 22.00 – Aperitiboa !!