logofete

URTE BERRI ON

 

2018. orrialdea itzuli ondoan zorionak deseatzeko parada jin zaigu.

Aurten bereziki deseatzen dizkiegu paretei, kaleei, geltokiei, posta bulegoei, suhiltzaileen kasernei eta itzalei, hor gelditzen diren desagertuei ere bai.

Emazte hortaz oroitzen naiz Sébastien Livshitzen « Ikusezinak » dokumentalan. Esaten zuen: « Paretak oroimenez beteak dira, paretek gauzak hartu dituzte, horregatik hunkigarria da, paretek ikusi dute, gauzak entzun dituzte, haietaz oroitzen dira. Zerbait gertatzen baldin bada paretek ere esaten badigutelako, komunikazioa badago… Hitz egiten ahal dugu geltoki batekin, entzuten du, geltokiak entzuten du. Geltokiak nire aita ikusten du, geltokiak oraindik ikusten du… »

Erabakia da, aurten inoiz baino gehiago paretekin segituko dugu mintzatzen, hiriekin, haize eta gauarekin. Antzerkia leku guzietan egingo dugu : mendian, kale izkin batean, arbol baten pean edo zelaietan.

Eta ez gira bakarrik izango. Duela 20 urte Estatu Batuetan hil zuten Matthew, homosexual gazte horrekin ere izango gira. Bere istorioa kondatuko dizuegu.

John, Bobby, Jean-Louis, Piarres eta Emilienne ere hor izango dira.

Denak hor izango dira, paretek oraindik ikusten dituzte, paretek entzuten dituzte.

 

« Gauza bizigabeak, ba ote duzue beraz arima bat

Gure arimari lotzen dena eta maitatzeko indarra ?… »

 

Urte berri on.

Jour de Fête Konpainia